Itxi

Asteburuan

ETAren armagabetzearen urteurrena, 'Goiz Kronika'n

Larunbatean, Idurre Eskisabel eta Eneko Bidegain izango ditu solaskide Joxe Juan Ugaldek. Igandean, Euken Allika elkarrizketatuko dugu, Munduko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeko kidea.

Asteburu honetan,ETAren armagabetzearen urteurrena izango du ardatz nagusi 'Goiz Kronika' saioak. Larunbatean, Idurre Eskisabel eta Eneko Bidegain izango ditu solaskide Joxe Juan Ugaldek. Armagabetzeaz gain, Bidegainek kaleratu duen Lurraldea eta herria. Zazpiak bat. Atzo, gaur, bihar liburuaz ariko gara, baita Kataluniaz ere. Igandean, bestalde, Euken Allika elkarrizketatuko dugu, Munduko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeko kidea. Nazio Batuen Erakundeak 2030erako adostu dituen 17 helburuetako hirugarrenaz ariko gara: “Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea”. Munduko Medikuak zertan ari den, ze proiektu dituen ere aztertuko dugu harekin.

Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, 08:00etan hasiko da albistegi nagusia, eta 08:30ean, berriz, solasaldian izango dira Idurre Eskisabel eta Eneko Bidegain.

Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak. 09:00etan, berriz, albiste nagusien errepasoa egingo dugu, eta Euken Allikarekin hitz egingo dugu. Jarraian, erreportajeen tartea izango dugu.