Kargatzen...
Itxi

Asteburuan

Ruper Ormaza Unesco Etxearen presidente ohia, 'Goiz Kronika'n

Bestalde, larunbateko solasaldian Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujika izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek.

Asteburu honetan, Ruper Ormaza Unesco Etxearen presidente ohia elkarrizketatuko dugu 'Goiz Kronika'n.  Igandean, 09:00etan izango da. Larunbateko solasaldian, bestalde, Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujika izango dira solaskideak, eta Irungo alarde parekidearen 20. urteurrena, Europar batasunak migrazioaz hartutako erabakiak, 'La Manada' aizoa eta Espainiako gobernuak eta Jarularitzak osatutako bi lantaldeak izango dituzte hizpide.

Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, 08:00etan abiatuko da albistegi nagusia eta 08:30ean arituko dira solasean Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujika .

Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak. 09:00etan, berriz, albiste nagusien errepasoaren ondoren, Ruper Ormaza Unesco Etxearen presidente ohiaren elkarrizketa izango dugu. Jarraian, erreportajeen tartea izango dugu.