Goiz Kronika, asteburuan
Euskal Herriko pentsiodunen manifestazioak, 'Goiz Kronika'n
Larunbateko solasaldian, Begoña Errazti eta Felix Arrieta izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek, eta aurrekontuez, Elizaren barruko sexu abusuez eta Kataluniaz ariko dira.
Larunbatean Euskal herriko pentsiodunek egingo dituzten manifestazioak izango ditugu hizpide asteburu honetan 'Goiz Kronika' saioan. Solasaldian, Begoña Errazti eta Felix Arrieta izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek, eta aurrekontuez, Elizaren barruko sexu abusuez eta Kataluniaz ariko dira.
Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, 08:00etan abiatuko da albistegi nagusia eta 08:30ean arituko dira solasean Begoña Errazti eta Felix Arrieta.
Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak. 09:00etan, berriz, erreportajeak eta zientzia eta teknologiari lotutako gaiak izango ditugu.