Itxi

Goiz Kronika, asteburuan

Venezuelari begira, 'Goiz Kronika'n

Larunbateko solasaldian, Eneko Bidegain eta Jexux Mari Mugika izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek, eta Venezuela eta itunpeko ikastetxeak izango dituzte hizpide.

Venezuela. Argazkia: EFE

Venezuelari begira egongo gara asteburuan 'Goiz Kronika' saioan. Solasaldian, Eneko Bidegain eta Jexux Mari Mugika izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek, eta han gertatzen denaz gain, itunpeko ikastetxeen protestez eta Julen haurraren ererskateari emandako tratamendu informatiboaz ariko dira.

Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, 08:00etan abiatuko da albistegi nagusia eta 08:30ean arituko dira solasean Eneko Bidegain eta Jexux Mari Mugika.

Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak. 09:00etan, berriz, erreportajeak eta zientzia eta teknologiari lotutako gaiak izango ditugu.