'Goiz Kronika', asteburuan
Zeelanda Berriko atentatuak eta 'brexit'a, asteburuan, 'Goiz Kronika'n
Larunbateko solasaldian, Felix Arrieta eta Xabier Gurrutxaga izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek.
Zeelanda Berriko atentatuak, 'brexit'a, Francoren gorpuzkiak hobitik ateratzeko lanak eta hauteskundeen kanpainaurrea izango ditugu hizpide asteburuan 'Goiz Kronika' saioan. Solasaldian, Felix Arrieta eta Xabier Gurrutxaga izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek.
Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, 08:00etan abiatuko da albistegi nagusia eta 08:30ean arituko dira solasean Felix Arrieta eta Xabier Gurrutxaga.
Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak; 09:00etan, berriz, erreportajeak eta zientzia eta teknologiari lotutako gaiak izango ditugu.