'Goiz Kronika', asteburuan
Korrika, Eutanasia, Brexita eta Renove Plana, 'Goiz Kronika'n
Larunbateko solasaldian, Idurre Eskisabel eta Eneko Bidegain izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek.
Korrika, Eutanasia, Brexita eta Renove Plana izango ditugu hizpide asteburuan 'Goiz Kronika' saioan. Larunbateko solasaldian, Idurre Eskisabel eta Eneko Bidegain izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek gai horiek jorratzeko.
Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, 08:00etan abiatuko da albistegi nagusia eta 08:30ean arituko dira solasean Idurre Eskisabel eta Eneko Bidegain.
Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak; 09:00etan, berriz, erreportajeak eta zientzia eta teknologiari lotutako gaiak izango ditugu.