Itxi

JUAN MARI ZULAIKA

Juan Mari Zulaika: 'Elizak Francorekin kolaboratu zuen'

Leer en Castellano

Juan Mari Zulaika apaiza izan dugu 'Goiz Kronika'n, gaur Durangoko Azokan aurrestreinatuko den Apaiz Kartzela dokumentalaren harira.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Durangoko Azokan, Irudienean, Apaiz Kartzela dokumentala aurre estreinatuko dute gaur. Zamorako apaiz espetxea du dokumentalak oinarri, Frankoren diktadurak 1968tik aurrera bertan espetxeratu zituen frankismoaren aurka eta Euskal Herriaren eskubideen alde azaltzen ziren apaiz ugari, 53 guztira. Juan Mari Zulaika apaizak Zamorako espetxea ezagutu zuen.

Zulaikak azaldu du, elizak Francorekin kolaboratu zuela, izan ere, doktrina zaharraren arabera, abadeak eta fraideak ezin ziren espetxe arrunt batera joan, horregatik, Zamorako apaiz espetxea sortu zuten. Apaiz espetxean, baldintza gogorrak jasan zituela azaldu du Zulaikak. Gaineratu du, gaur egungo gizartean oraindik ere frankismoaren arrastoa dagoela.

Dokumentalaren zuzendariak, Oier Aranzabal, David Pallares eta Ritxi Lizartza dira.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)