Itxi

SOLASALDIA

Europar Batasuna eta bere politikak hizpide,'Goiz Kronika'n

Janire Varela, Euskadi Irratia

Nagua Alba, Gipuzkoako Podemoseko hautagai ohia, eta Idurre Eskibel kazetaria izan ditu gaur Goiz Kronikan. Europar Batasunean, erabakitzeko eskubide eta subiranotasuna nola kudeatzen den aztertu dute

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nagua Alba, Gipuzkoako Podemoseko hautagai ohia, eta Idurre Eskisabel kazetaria izan ditu gaur Goiz Kronikan. Europar Batasunean, erabakimen eskubidea eta subiranotasuna nola kudeatzen den aztertu dute.

Albak, agintariek Ongizate Estatuaren eta eskubideen aurkako politikak sustatzen dituztela adierazi du, eta gizarte zibilak horren aurka egin behar duela azaldu du. Era berean, aurreko urteei begira, manifestazioetan, aktore berriak gehitu direla azaldu du, emakumeak, gazteak edo adinekoak, esaterako. Europar Batasunean norberaren erabakimenari eta subirnotasunari dagokionez, arazo larria dagoela, eta erreforma bat egitea beharrezkoa dela gaineratu du Albak.

Eskisabelek azaldu du, "estutasun eta larritasun" egoerak bultzatu duela jendea kalera ateratzea. Idurrek azaldu du, momentu honetan ezkerrak arazo bat duela, izan ere, eskuinak modu totalitario batean bere ondasunak zehazten ditu, eta ezkerrak ez.

Audioak (1)