ELKARRIZKETA
Asier Zafra: 'Ludopatiak gazteei eta maila baxuko jendeari eragiten die'
JANIRE VARELA, EUSKADI IRRATIA
Asier Zafra, Nafarroako apustu etxeen aurkako plataformako bozeramailea izan dugu Euskadi Irratiko Goiz Kronikan, gaur Berriozarren deitu duten mobilizazioaren harira.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ludopatiaren arazoari irtenbide eman nahian, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak moratoria bat onartu dute: ez da joko areto gehiago irekitzeko baimenik emango, jokoen legea erabat amaitu eta egin arte.
Asier Zafra, Nafarroako apustu etxeen aurkako plataformako bozeramailea elkarrizketatu dugu Goiz Kronikan, gaur Berriozarren egingo den mobilizazioarnen harira.
Nafarroan, hirurogei joku eta apustu etxe zabalduta daude, eta beste zazpi irekitzeko bidean daude. Hala ere, azaroan martxan jarritako moratoriaren ondorioz, zazpi joko eta apustu etxe horietatik, bostek debekatuta dute irekitzea, beste bik ordea irektzeko baimena dute. Zafrak azpimarratu du, arazoak, batez ere, gazteei eta maila baxuko jendeari eragiten diola.