Itxi

ELKARRIZKETA

Lur Etxeberria: "Soldata arrakala ia enpresa gehienetan existitzen da gaur egun"

ANE INSAUSTI, EUSKADI IRRATIA

Elhuyar Elkarteko Berdintasunerako Koordinatzailea da Etxeberria, eta soldata arrakalaren inguruan hitz egin dugu berarekin Goiz Kronikan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Elhuyar Elkartean erakunde eta enpresetarako berdintasun planak lantzen dituzte, eta emakume eta gizonen artean enpresa askotan soldata arrakalarik dagoen aztertzen dute. Etxeberriak adierazi duenez, soldata arrakala ia enpresa gehienetan dago, nahiz eta aztertzen hasterakoan enpresek uste duten ez dagoela halakorik euren enpresan. Gainera, soldata arrakala emaitza bat dela azaldu du Etxeberriak, eta lanpostu beragatik gutxiago kobratzetik harago doala.

Hainbat faktorek eragiten dute emaitza hau, Berdintasunerako Koordinatzailearen arabera. Faktore horien artean aipatu ditu ardura postuetan nagusiki gizonezkoak egotea, historikoki emakumeek emandako lanei eta lanpostuei balio sozial eta ekonomiko gutxiago ematea, eta ordaindu gabeko lanen -zaintza edota etxeko lanak, esaterako- ardura oraindik ere emakumeen gain jartzea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)