Itxi

XABIER ISASA

"Halako batean ikusi dugu errealitatea oso krudela dela"

Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko kideak dio egoera honek are eta gehiago isolatu dituela adinekoak. Ehunka kide joan zaizkiela salatu du, eta hori "oso mingarria eta gogorra" egiten ari zaiela.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Xabier Isasa Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko kideak albiste "ona" dela dio Espainiako Gobernuak kalera, pasiara irteten uzteko erabakia. "Mugikortasuna lanean jarri eta haize garbia hartzea berri ona da". Halere, munduko osasun erakundeak hobetsitako osasun neurriak betetzen direla ziurtatu beharko litzateke bere ustez. Adinaren aldagaiaz galdetuta, espero du irizpide hori kontuan ez hartzea, euren artean ere "oso anitzak" direlako, 65 urtetik aurrera egoera oso ezberdinak ikusten direlako.

Gainerakoan, eta krisi honek zaharrei nola eragin dien ikusita, errealitatea "krudela" dela ikusi dute. "Ikusi dugu egoitzetan zeudenak eta daudenak zein egoeretan dauden, etxeetan laguntza behar dutenak zein egoeretan dauden". Konfinamenduak are eta gehiago isolatu ditu adinekoak: "ehunka kide joan zaizkigu eta hori oso mingarria eta gogorra egiten ari zaigu. Egiturazko arazoak zeudela aspaldi esan genuen". Xabier Isasak dio guzti honetatik psikologikoki altxatzea "oso gogorra" egingo zaiela.

Audioak (1)