Goiz Kronika
Zientzia Gosaria: Edward Jewner, txertoaren sortzailea
Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak Zientzia Gosaria eskaintzen digu igandero. Gaur, txertoaren erabilpenean giltzarri izan zen gizona gogoratu dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Zientzia Gosaria" igande goizetan zientziaz blaitzeko tartea izan ohi dugu 'Goiz Kronika'n. Gaur, martxoaren 15, COVID-19 gaitzaren aurkako txerto bilaketa munduan martxan jarri den honetan, txertoaren sorburura jo dugu. Edward Jenner zientzialariaren izena giltzarri izan zen txertoaren erabilera zabaltzen hasteko. XVII. mendearen amaieran baztanga gaitzaren aurkako txertoa probatu zuen haur batekin, eta funtzionatzen zuela ikusi zuen. Duela 200 urte baino gehiagoko aurkikuntza hark miloika bizitza salbatu ditu ondoren. Idoia Mujikak eman dizkigu xehetasunak.