Itxi

KORONABIRUSA

Donostia Ospitaleko laborategian sartu gara, testak nola egiten dituzten jakiteko

EUSKADI IRRATIA

Jone Larrañaga lankidea Donostia ospitaleko laborategian izan da testen inguruan gehiago sakontzeko. COVID-19a atzemateko, 1.800 lagin inguru aztertzen dituzte egunean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Koronabirusaren krisiarekin ohi baino lan-karga handiagoa dute asteotan Donostia Ospitaleko laborategian. Egunean 1.800 lagin inguru aztertzera iritsi dira. Mirian Alkorta mikrobiologoak dio beraien helburua ez dela testak egitea, "diagnostiko onak ematea baizik". "Badakigu lagin horren atzean gaixo bat dagoela eta guk nahi duguna da erantzun azkarra, ziurra eta ona ematea", adierazi du.

Onartu du zenbait momentutan "estu" ibili direla, antolakuntza aldetik "aldaketa handia" izan delako lagin guztiak kudeatzea. Edonola ere, eskari guztiei bide eman die. "Ez dugu gainezka egin", ziurtatu du.

Jone Larrañaga kazetariak bisitatu du labotegia eta erreportaje honetan bildu du testen mundu zabala.

Audioak (1)