IBANE ABASOLO OLAORTUA
"Bartzelona hiria ez da hurrengo bi astetan lehen fasera pasako"
Ibane Abasolo Olaortua Bartzelonako Vall d'Hebron ospitaleko ikerlariak iritzi dio Generalitatea zuhurtziaz ari dela pausoak gutxinaka emanez, eta hori herritarrek ulertzen dutela.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bartzelonan COVID-19 kasuak tratatzen lehenetakoa izan zen Vall d'Hebron ospitalea. Bertan egiten du lan ikerlari gisa Ibane Abasolo Olaortua euskal herritarrak, eta onartu du honek guztiak "guztiz" aldatu duela erietxe barruko egitura. "Kostata, baina normaltasunera bueltatzen hasi gara", onartu du.
Bartzelonako egoera, ordea, oraindik ez da erraza. 0 fasean jarraituko du hiriak eta Abasoloren iritziz, hala jarraituko du "hurrengo bi asteetan" ere. "Hemengo gobernuak gutxinaka egin nahi du. Zuhurtziaz ari da, zientzilarien eskutik". Eta herritarrak nekatuta egon arren, eta neurriak arintzeko nahia izan arren, "ulertzen dute" gobernuak poliki joan nahi izatea.
Lehen fasera iritsi arte Ibane Abasolo ez da itzuliko bere ohiko lanera, Vall d'Hebroneko laborategira. "Hiru hilabetez guztia geratuta, bueltatzen garenean egoera ez da guztiz normala izango".