Itxi

Efemeridea maiatzak 17

Rosalia de Castro, Cantares gallegos

1863ko maiatzaren 17an argitaratu zen poema liburua, Vigon.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Rosalia de Castro (Santiago de Compostela, 1837ko otsailak 24 – Padrón, A Coruña - 1885eko uztaila 15) idazle galizarrak bere lehenego poema-liburua argitaratu zuen 1863ko maiatzaren 17an. Bere lurrari abestu zion lehenego liburu hartan eta gerora askok musikatu eta abestu dituzte galizarraren berbak.

Koldo Izagirrek euskarara ekarri zituen, 2017an, Rosalia de Castroren poemak, Susa argitaletxearen “Munduko poesia kaierak” bilduman: “Cantares Gallegos”. Rexurdimento edo Galiziako kultur mugimenduaren hasieratzat jotzen da lan hori, galiziera orduko hartan ez baitzen literaturarako erabiltzen zen hizkuntza. Aldiz, Rosalia de Castrok bere herriko hizkuntza eta kultura izan zituen lanabes. Ramon Piñeirok esan zuen minari idatzi ziola Rosaliak: herriminari, min fisikoari, bizitzeko minari, Galiziako herriaren minari: segalarien, migratzaileen, alargunen, bizirik  daudenen eta hil direnen, lurraren bakardadearen minari. 

 Efemeride hau osatzen lagundu digute Idoia Jauregik, Amaia Artetxek eta Loreto Larumbek.

Audioak (1)