Goiz Kronika
Zientzia Gosaria: Etxeko garbikariekin, kontuz!
Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentruko komunikazio eta dibulgazio arduradunak Zientzia Gosaria eskaintzen digu igandero. Gaur, etxeko garbikariak nahasteak dituen arriskuez aritu zaigu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Zientzia Gosaria" igande goizetan zientziaz blaitzeko tartea izan ohi dugu 'Goiz Kronika'n. Pandemia garaiotan, garbiketak inoiz baino garrantzia gehiago hartu du. Etxeko garbikarien armairuari begira ordea, ohartarazpen bat: Kontuz nahasketekin. Espainiako toxikologia institutuaren arabera, % 20 igo dira garbikariak nahasteak eragindako intoxikazioak COVID-19aren pandemia hasi zenetik. Etxeko garbikariak kimika direla nabarmendu digu Idoia Mujikak, eta banan bana bakoitzaren propietate nagusiak aipatu dizkigu. Beste aholku bat ere bai: Lixiba eraginkorragoa da ur hotzarekin. Xehetasunak asteroko 'Zientzia Gosaria'n.