Itxi

EFEMERIDEA: MAIATZAK 3

Miren Etxabe, Xalesenekoa, gogoan

Euskaltzale, kulturgile eta abertzalea, besteak beste, Zarauzko kale bati bere izena emango diote.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Miren Etxabe Aldai (Zarautz, Gipuzkoa, 1903 – 1993), Xalesenekoa, 1993ko maiatzaren hasieran hil zen. Emakume Abertzaleen Batzako lehendakaria izan zen Zarautzen, baina horrez gainera, euskaltzalea zen eta emakumeak plazara ateratzeko jardun zuen. Idazlea, antzezlea, ikastolako irakaslea, errefuxiatua, Frankoren diktaduraren biktima ekonomikoa, kantaria eta irrintzilaria, Eresoinka abesbatzarekin munduan zehar. Bere herrian Zarautzen, Xalberdin inguruko auzune berrian, kale bat jarriko diote.

Marije Zumetak gaztetan ezagutu zuen Miren Etxabe Aldai. Zarauzko kale bati haren izena jartzeko lanean aritu da, herriko beste hainbat emakumerekin batera eta berarekin gogoratu dugu Miren, Xalenesekua, bere heriotaren urtemugan.

Efemeride hau osatzen lagundu digu Marije Zumetak (Zarautz).

Audioak (1)