Itxi

EFEMERIDEA MAIATZAK 24

Amy Johnson, Australiaraino bakarrik hegan egin zuen lehenengo emakumea

1930eko maiatzaren 24an iritsi zen, 19 egun eta gero, Australiako Darwin hirira.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zeruak zeharkatzeko pasioa, hegazkinekiko zaletasuna... Amets hori errealitate bihurtu zuen Amy Johnsonek (1903ko uztailak 1,  Kingston upon Hull, East Riding of Yorkshire – 1941eko urtarrilak 5 Thames Estuary), idazkari izateari laga eta hegazkin pilotu izateko ikasten hasi zenean. Hainbeste maite zuen hegan egitea ze, 1930ean, Erresuma Batutik Australiara arteko bidaia egin zuen, 19 eguneko hegaldia, bakarrik. 18.000 kilometro egin zituen; 23 herrialde zeharkatu eta 50 bider geratu behar izan zen hegazkinaren depositua betetzeko. 

Bera izan zen bidaia hori bakarrik egin zuen lehenengo emakumea. Darwin hirira iritsi zen 1931ko maiatzaren 24an.

Efemeride hau osatzen lagundu digu Olaia Aurrekoetxeak (hegazkin pilotua).

Audioak (1)