Itxi

EFEMMERIDEA: MAIATZAK 28

Elbira Zipitria: Muga deitzen da pausoa

1906ko maiatzaren 28an jaio zen Zumaian Elbira Zipitria, pedagogoa, euskara irakasle eta ikastolen sortzailea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Elbira Zipitria Irastorza (Zumaia, Gipuzkoa, 1906ko maiatzaren 28a - Donostia, Gipuzkoa, 1982ko abenduaren 26a) ezaguna da Donostiako Fermin Calbeton kaleko bere etxean sortu zuelako lehenengo ikastola. Klandestinitatean aritu zen neskato-mutikoei euskaraz irakasten, baina frankismoaren aurretik ere bizitza publiko aktiboa izan zuen, Emakume Abertzale Batzako kide gisa, besteak beste.

Donostiako etxe horretan bizitzen jartzen Maider Oleaga zinema-zuzendaria eta han bizi zela erabaki zuen Elbira Zipitriaren pelikula sortzea. “Muga deitzen da pausoa” 2019ko maiatzean estreinatu zen, Elbiraren sortze-mugaren bueltan.

Efemeride hau osatzen lagundu digu Maider Oleaga zinegileak.

Audioak (1)