Kargatzen...
Itxi

EFEMERIDEA: URTARRILAK 26

Juana I. Gaztelakoak koroa eskuratu zuen gaurko egunez

1516ko urtarrilaren 26an koroatu zuten Juana I. Gaztelakoa.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Historia gizonek idatzi dutela esan izan da sarri, baita margotu ere. Prado museoan dago Francisco Pradillaren lanik ospetsuena. 1877koa: "Doña Juana la Loca ante el sepulcro de su esposo, Felipe "el Hermoso", izena dauka. Haren legendak zera dio: “Gaztelako Juana I. Erregina, maitasunagatik atsekabetutako eroa, bere senarra galtzeagatik herrialdea gobernatzeko gai ez dena”. 2019ko urtarrilean hainbat kontakizun eguneratzeko aukera zabaldu zuen Prado museoak. Harrezkero, ekimenean parte hartu zuen Santiago Mejiasek eguneratutako beste legenda hau ere irakur daiteke koadroaren ondoan: “Ohikoa izan da zentzu ezaren eta bizitzeko desira nekaezinaren arteko nahasmena, gaur arte ulertu ezintasunaren esku egon den gezia izan da zoramena, bakartasunaren sinonimo”.

Juana I. Gaztelakoa (Toledo, 1479ko azaroak 6-Tordesillas, 1555eko apirilak 12) koroatu zuten Gaztelako erregina 1516ko urtarrilaren 26an. Gainera, Nafarroa eta Aragoiko erregina ere izan zen, baina ez zioten karguan egoten laga. Tordesillasen itxi zuten Fernando Katolikoa aitak lehenengo eta Carlos I.a bere semeak gero. Baina ez, Juana ez zen zoroa.

Efemeride hau osatzen lagundu digu Amaia Nausia Pimoulier historian doktoreak.

Audioak (1)