Itxi

EFEMERIDEA: URTARRILAK 21

Clärenore Stinnes: munduari buelta eman zion autoa gidatuz

1927-1929 artean aritu zen autoa gidatzen munduan zehar Clärenore Stinnes. Bera izan zen autoz munduari bira ematen lehenengo emakumea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nazien aurreko Alemanian, familia dirudun batean jaio zen Clärenore Stinnes ( Mülheim an der Ruhr, 1901eko urtarrilaren 21 -  Schweden, 1990eko irailak 7). Sei neba-arreba zituen eta aitari zor dio bere bizitzako pasioa: autoak gidatzea. Oso gazterik hasi zen zaletzen. 27 urte bete orduko hainbeste auto-lasterketa irabazi zituen. Bere aita hil zenean etxekoek ez zuten bere enpresa babestu, baina ez zuen amore eman. Bere kabuz hasi zen beharrezko laguntza bila munduari buelta emateko autoz. Eta esan eta egin: Clärenore Stinnes izan zen munduari autoz buelta eman zion lehenengo emakumea. 1927ko maiatzaren 25ean abiatu zen eta Berlinera iritsi zen bueltan 1929ko ekainaren 24an. Emakumea, auto-gidaria, joan zen mendeko hogeiko hamarkadan izan zen Stinnes. Emakumea, pilotu eta kopilotua da, baina XXI. Mendeko 20ko hamarkadan, Alaitz Urkiola Lizundia. Berarekin osatu dugu Clärenore Stinnes efemeridea.

Audioak (1)