Itxi

EFEMERIDEA: OTSAILAK 6

Otsailak 6: Emakumeen mutilazio genitalaren kontrako Nazioarteko Eguna

Nazio Batuen Erakundeak izendatu zuen otsailak 6 "Zero Tolerantziaren Nazioarteko Eguna Emakumeen Mutilazio Genitalarekin", 2012an.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Efemeride honetan ez gara emakume batez ariko, emakume askoren kontra praktikatzen den indarkeria batez baizik. Legez debekatuta dago gurean, baina horrek ez du bermatzen gure artean bizi diren neskato batzuek indarkeria mota hori bizitzeko duten arriskua saihesten denik. Horregatik da garrantzitsua sentsibilizazio lana, hezkuntzan, osasunean eta gure artean bizi izatera etorri diren beste kultura batzuetako herrikideen artean.  Klitori ablazioa saihesteko izendatu zuen Nazio Batuen Erakundeak otsailaren 6a "Zero Tolerantziaren Nazioarteko Eguna Emakumeen Mutilazio Genitalarekin" eguna.

Efemeride hau osatzen lagundu digu Iratxe Perez erizain eta Munduko Medikuak Elkarteko kideak.



Audioak (1)