Itxi

HONDARTZAK

Debako alkateordea: "Irizpideak jartzea erraza da, baina baliabideak behar ditugu"

EUSKADI IRRATIA

Eusko Jaurlaritzak hondartza dinamikoen eredua bultzatzeko eskatu du, baina herri txikiek ez daukate hainbeste baliabide. Itziar Irizar Debako alkateordearekin hitz egin dugu Goiz Kronikan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Azken egunotan hondartzetan izan diren jende pilaketek zeresana eman dute, eta Eusko Jaurlaritzak hondartza dinamikoen eredua bultzatzeko eskatu du. Horrek, hainbat neurri hartzera behartu ditu hondartzak dituzten herriak.

Itziar Irizar Debako alkate ordeak Goiz Kronikan ziurtatu du aste honetan beraien herrian izan diren pilaketak Eusko Trenen geltokian eman direla soilik, gainontzean, hondartzan "distantziak mantendu dira". Izan ere, Irizarren arabera, trenetako edukiera ez da mugatu, eta maiatzean bagaude ere, bizi izan dugun egoerak "jendea kalera irtetera bultzatu du". Debara joaten direnei, kontuak kontu, "egoera zertan bilakatu daitekeen kontuan izatea" eskatu die Irizarrek.

Bien bitartean, Debako Udala, hondartza dinamikoen eredua ezartzearen alde dago, baina oraindik neurri zehatzik hartu gabe, uztailera begira ari da eredu hori antolatzen. Edonola ere, herriko alkate ordeak ohartarazi du: "herri txikiek ez daukagu hainbeste baliabide. Irizpideak jartzea erraza da, baina giza baliabide edo baliabide ekonomikorik gabe, oso zaila da".

Audioak (1)