Goiz Kronika
Irati Azkue: "Errefuxiatuen gotortzea areagotu du pandemiak"
Euskadi Irratia
Errefuxiatuen Mundu Eguna da gaur, eta Irati Azkue Zaporeak taldeko kideak Lesbosko errefuxiatu gunean bizi duten egoera kontatu du Goiz Kronikan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Moriako kanpalekuan dagoen errefuxiatu gunea da Europako handiena, eta bertan egiten du lan Zaporeak erakundeak. Irati Azkue kideak salatu du pandemia garai honetan segurtasun neurriak hartzea ezinezkoa izaten ari dela. "3000 lagun sartu beharreko eremuan, 18 000 bizi dira, bata bestearen gainean, zabor artean, eta oinarrizko higiene baldintzak bete ezinik. Ezinezkoa da distantziak utzi, eskuak garbitu eta maskarak erabiltzea", esan du.
Zaporeak taldeak bere jardunari eutsi ahal izan dio, eta egunero 2.000 jatordu emateko gai izan da. "Errefuxiatuek beraiek emandako laguntza ezinbestekoa izan da gure proiektua aurrera eramateko", gaineratu du Azkuek.
Izan ere, Euskal Herriko boluntzariotza taldeak eten egin ziren alarma egoera indarrean jartzean, eta Zaporeakek oinarrizko lan taldearekin jarraitu behar izan du: koordinatzailearekin eta sukaldariarekin.
Euskadi Irratiko Goiz Kronika saioan eman du Azkuek, bizi duten egoeraren berri.