Goiz Kronika
Zientzia Gosaria: Beñat Olabe, unibertsoaren jatorriari buruzko galderei erantzuten
Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak Zientzia Gosaria eskaintzen digu igandero. Gaur, gonbidatu batekin etorri zaigu: Beñat Olabe Polymat-eko ikerlaria.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Zientzia Gosaria" igande goizetan zientziaz blaitzeko tartea izan ohi dugu 'Goiz Kronika'n. Gaur, Euskal Herriko ikertzaileak buru dituen beste proiektu baten berri jaso dugu, Nature aldizkari ospetsuan ikerlan bat argitaratu berri duen taldea, gainera.
Zergatik dago gure unibertsoa materiaz egina? Zergatik existitzen da dena ezagutzen dugun bezala? Unibertsoaren sorrerari buruzko galdera horiek partikulen fisikan erantzunik gabeko galdera garrantzitsuenetako batekin lotuta daude. Unibertsoa materiaz egin dagoela bai baitakigu, baina Big Bang-ak iragartzen du materia eta antimateria kopuru bera zegoela unibertsoa sortu zenean. Zer gertatu da, ordea, antimateriarekin? Galdera horri erantzuten ari dira NEXT esperimentuan, EHUk eta Ikerbasquek eta DIPCk gidatuta. Beñat Olabe talde horretako kideak eman dizkigu xehetasunak, Idoia Mujika gure kolaboratzaileak bideratuta.