Urruñako Auzapeza
"Abertzaleek beraien pisua erakutsi beharko lukete Euskal Elkargoaren osaketan"
Philippe Aramendi (Elgarrekin Urruña)Urruñako auzapezak Goiz Kronikan aztertu du Ipar Euskal Herriko paisaia politiko berria, kargua hartu berritan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hauteskundeen bigarren itzuliaren ondoren, gaur osatuko dira falta diren herriko etxeak, eta Euskal Elkargoaren osaketa erabakita geldituko da hilaren 17an. Horri begira, Philippe Aramendi (Elgarrekin Urruña) Urruñako auzapez abertzaleak nabarmendu du abertzaleak herritarren "lehen galderei" erantzuteko "gai" izan direla, eta beraien pisua nabaritu beharko litzatekeela erabakiak hartzerakoan.
Ostegunean elkartuko dira EH Baiko kideak zer egin erabakitzeko. Alain Iriart Hiriburuko auzapez abertzaleak Elkargoko presidente izateko nahia agertu dua eta horrek talka egiten du Jean Rene Etchegaray Baionako alkatearen eta Elkargoko egungo buruaren hautagaitzarekin. Hori dela eta, hainbat izen ezagunek, tartean Mixel Berhokoirigoinek eta Xabi Larraldek bien arteko lehiarik ez dadila gertatu eskatu dute.
Euskadi Irratiko Goiz Kronika saioan egindako elkarrizketan eman ditu Aramendik, Ipar Euskal Herrian zabaldu den agertoki politiko berriko gakoak.