Itxi

GOIZ KRONIKA

Zientzia Gosaria: Mikrouhin labea, sukaldeko izar modernoa

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak Zientzia Gosaria eskaintzen digu igandero. Gaur, mikrouhin labearen funtzionamenduaz aritu zaigu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Zientzia Gosaria" igande goizetan zientziaz blaitzeko tartea izan ohi dugu 'Goiz Kronika'n.  Gaur, guztiok etxeko sukaldean dugun gailu bat izan dugu aipagai: Mikrouhin labea. Hitzak dioen bezala, uhinen bidez berotzen da janaria, zehazki esanda, janari guztiek dituzten ur molekulak berotzen dira. Eta platertxoak zergatik ibiltzen da jira biraka? Beroa homogeneizatzeko modu bat da janaria biraka edukitzea.

Idoia Mujikak eman dizkigu xehetasunak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)