GOIZ KRONIKA
Kezka eta amorrua eragin du Agoitzen Siemens Gamesaren itxierak
Multinazionalak 239 langile dituen enpresa itxi nahi du. Langileek manifestazioa deitu dute gaurko, Iruñean, 18:00etan hasita.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Siemens Gamesa mutinazionalak Agoizko lantegia ixteak haserrea eta kezka eragin du herrian, 239 langile kaleratzeko arriskuan baitaude. Hamar urtean bost fabrika itxi ditu enpresak Nafarroan, eta abuztuaren 8rako itxi nahi dute, irekita gelditzen zen bakarra. Manifestazioa deitu dute gaurko, Iruñean, enpresa bideragarria dela eta irekita jarraitzea beharrezkoa dela defendatzeko. Iraia Oteiza Euskadi Irratiko langilea izan da bertan, eta langile eta herritarrek esandakoak bildu ditu.