Efemeridea irailak 13
Ramiro Pinilla: Euskal sustraiko idazle emankorra
Ramiro Pinilla jaio zenetik ia 100 urte igaro dira, 1923an jaio baitzen hamaika sari eskuratu eta dozenaka lan utzi dizkigun idazle bilbotar emankorra. Joxe Juan Ugaldek gogoratuko digu efemeridean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskal herritarra izanik, gaztelaniaz idatzi eta uzta oparoa utzi zuen idazle bat ekarriko dugu gaur efemerideen tarte honetara; Ramiro Pinilla bilbotarra. Gaurko egunez, irailaren 13an jaio zen Bilbon, 1923an. Getxon bizi izan zen eta Bilbon hil zen 2014ko urriaren 23an, 91 urterekin. Idazle sozial emankorra izan zen. Xehetasunak, erreportaian.