GOIZ KRONIKA
Zientzia Gosaria: Txerto bat onartzeko urratsak zein dira?
EUSKADI IRRATIA
Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak Zientzia Gosaria eskaintzen digu igandero. Gaur, txerto bat onartzeko urratsak zein diren errepasatu dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Zientzia Gosaria" igande goizetan zientziaz blaitzeko tartea izan ohi dugu Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" saioan. Gaur, hilabete honetan bertan, urrian, COVID-19aren txertoari buruzko albisteak egon litezkeela eta, txerto bat onartzeko urratsak zein diren errepasatu dugu.
10-15 urteko prozesua izan ohi da normalean, nola lortu da oraingoan hainbeste azkartzea? Galdera horri ere erantzun dio Idoia Mujikak.