Kargatzen...
Itxi

Medikuen sindikatua

"Ez dute etorkizunean pentsatu eta COVID-ak sistemaren ahultasunak bistaratu ditu"

Gaurko protesta "denontzako osasun sistema sendo bat izateko" egingo dutela eta COVID-ak medikuen lan baldintzak Administrazioaren mesedetan aldatuko dituela nabarmendu du Mabel Artziniegak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Medikuen sindikatuko ordezkariak, Mabel Artziniegak Euskadi Irratiko "Goiz kronika"n adierazi du Administrazioak "ez duela etorkizunean pentsatu" eta horrek bistaratu dituela "osasun sistemak lehendik zituen gabeziak". 

Oraindik ere aurrez egindako murrizketak pairatzen ari direla eta osasun zentroak "gainezka" daudela berretsi du. COVID-ak euren egunerokotasunean eragindako lan jardunaren aldaketak berriz, administrazioaren onurarako aldaketak izan direla adierazi du eta medikuek euren beharrarekin arduratsu jokatzeak ordu gehiago sartzea eragiten diela.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)