Goiz Kronika - Elkarrizketa
"Oso zaila da aurreikuspenak egitea: erreserbak egin ahala desegiten dira"
Paul Lizeagak, Adegiko Gipuzkoako Hotelen Elkarteko ordezkariak Goiz Kronikan esan du aurtengoa hotelentzako "urterik gogorrena" dela, zenbaitek ateak itxi dituela jada eta laguntzak behar direla.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Madrildar ugari izan ohi da hispanitatearen jai eguna izanik Hego Euskal Herrira bisitan izaten dena. Aurten baina Madrilgo osasun-egoerak hala eskatuta hartu dituzten neurriek zenbateraino eragingo ote duten galdetu nahi izan diogu Paul Lizeaga Adegiko Gipuzkoako Hotelen Elkarteko ordezkariari. Bere aburuz, "zubiak ez du konponduko uda txarra" eta aurtengoa hotelentzako "urterik gogorrena" dela berretsi du.
Aurreikuspenak egitea eta egoera honetan hotelak kudeatzea "oso zaila" dela ere adierazi du; erreserbak egin ahala desegiten direlako. Bada giro honetan ateak itxi dituenik izan dela aipatu du eta aurrera egiteko laguntzak aktibatzea beharrezkoa dela nabarmendu du.