AIREAREN ZAINDARIAK
Gasteizen 400 marrubi-landare banatuko dituzte airearen kalitatea neurtzeko
XABIER URTEAGA
Landareen hostoetan pilatzen diren metal astunen bidez neurtzen dute kutsadura, landareak Gasteizko Atarian eskuratu daitezke.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gasteizko Udala, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren laguntzarekin, etxera edo lantokira eramateko 400 marrubi landare banatzen ari da egunotan. 12 astez eduki behar dira leiho edo balkoietan. Ondoren, hosto-sorta bat laborategira bidali behar da. Imanak erabiliz, hostoetan pilatutako metal astunak atzertzen dituzte, landarea egon den tokiko kutsadura maila neurtzeko.
Espainiar estatuan, orotara, 5 mila landare banatuko dituzte. Jasotako datuekin airearen kalitatea nolakoa den erakusten duen mapa osatuko dute. Airearen Zaindariak egitasmoak Anbereseko Unibertsitateak egindako Airbezen proiektuan du jatorria.
Zientzia herritarren eskura jartzea da ekimenaren helburua, parte hartu nahi duenak Gasteizko Atarian eskuratu ditzake landareak.