Kargatzen...
Itxi

Goiz kronika

Zientzia Gosaria: Naiara Rodriguez, ehun ingenieritzaren bidez bizitzak hobetzen

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak Zientzia Gosaria eskaintzen digu igandero. Gaur, Naiara Rodriguez ikerlari eta irakaslearen lana ezagutu dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Zientzia Gosaria" igande goizetan zientziaz blaitzeko tartea izan ohi dugu Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" saioan. Gaur, Donostian, Week inn astearen barnean egingo den ekitaldi baten harira, Naiara Rodriguez zientzialariaren lana gertutik ezagutzeko aukera izan dugu. Rodriguez Nafarroako Unibertsitatean irakaslea da, eta Ikerbasquen ikerlari ere bai. Inplante ortopedikoak eta ehun ingenieritza da bere alorra. "Ehun ingenieritzak zer lortu nahi du? Inplanteen ordez, biologia eta mekanika uztartuz  hezur berri bat sortzea, esaterako", aipatu digu. Emakume zientzialariaren iragana eta oraina ere izango dugu aipagai Rodriguezekin Zientzia Gosarian.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)