Efemeridea Urriak 25
Johann Sebastian Strauss: Baltsaren erregea jaio zela ia bi mende
1825eko urriaren 25ean jaio zen Johann Strauss Bigarrena, Vienan. Bere aitak, ez zuen semea musikari izaterik nahi, eta horregatik ezkutuan ikasi zuen bibolina jotzen. Efemeridean gogoratu dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Johann Sebastian Strauss 1825eko urriaren 25ean jaio zen Vienan. 73 urterekin hil zen hiri berean. Tartean, garaiko konposatzaile ezagunenetakoa bihurtu zen. Johamn Strauss Lehena aita, eta bi anaiak ere, Josef eta Eduard, konposatzaileak izan ziren, baina denetan, Johann Sebastian Strauss izan da ospetsuena. Bere aitak ez zuen semea musikari izaterik nahi, eta horregatik ezkutuan ikasi zuen bibolina jotzen. Aitak familia utzi zuenean hasi zen bere karrera, 17 urte zituela. 19 urterekin lehen aldiz orkestra bat zuzendu zuen jendaurrean.
Europan barrena hainbat itzuli egin zituen bere musika ezagurazteko eta Estatu Batuetara ere iritsi zen. Bereziki balsak konposatu zituen, Danubio Urdina ezagunena. Horregatik deitu izan zaio "balsaren erregea". Efemeridea egiteko argibideak eman dizkigu Itziar Prieto Euskadiko Orkestran bibolin joleak.