Kargatzen...
Itxi

Zientzia Gosaria

OSIRIS-REX-ek asteroidera egindako bidaia jarraitzea proposatu digu Idoia Mujikak

2016an jaurti zuten NASAren OSIRIX-REX espazio-ontzia, 2018an iritsi zen Bennu asteroidera eta 2023an itzuliko da Lurrera. Bidaia honen helburua, laginak hartzea dela esan digu zientzia gosaritan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Idoia Mujika, Materialen Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduraduna, izan dugu "Goiz Kronika"ko 'Zientzia gosaria'n. OSIRIX-REX-en bidaia ikusteko aukera dagoela eta, une batez COVIDaz ahaztu eta bideoa ikusteko proposamena egin digu.

Kontatu digunez, Bennu Asteroidera egiten duen bidaiak helburu jakin bat du: Marte eta Jupiter arteko Kuiperren asteroideen gerrikoan kokatutako 510 metroko harri horretatik laginak hartzea. Laginak hartzeko baina, espazio-ontzia nola moldatu behar izan duten ere esan digu.

Asteroide hauek gordetzen duten altxorra zein den eta Euskal Herriarekin loturarik ba ote duen ere argitu digu Idoia Mujikak.

Audioak (1)