ERREPORTAJEA
Beethovenen bederatzi sinfoniekin bidaia Gipuzkoan barrena
XABIER URTEAGA
Arkaitz Mendozak zuzendutako Kamerata Euskdivarius orkestra Beethovenen bederatzi sinfoniak eskaintzen ari da musikagilearen jaiotzaren 250. urteurrenean
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Beethoven jaio zela 250 urte betetzen dira aurten, urteurren horren harira, Kamerata Euskdivarius orkestra musikagilearen bederatzi sinfoniak eskaintzeko emanaldiak egiten ari da Gipuzkoan. Arrasaten, Zarautzen, Irunen, Bergaran, Zumarragan, Beasainen,Tolosan, Azkoitian eta Donostian entzungo dira sinfoniak. Hiriburuan amaituko da ekimena abenduaren 15ean, Tabakaleran, bederatzigarren sinfoniaren emanaldiarekin.
Arkaitz Mendoza Kamerata Euskdivarius orkestrako zuzendariak, eta Lucia Otaegi, Iñaki Lagos eta Iñaki Telleria musikariek egitasmo hau aukera ezin hobea dela uste dute. Profesionalek Beethovenen bederatzi sinfoniak urte bakarrean interpretatzeko aukera izango dutelako, eta jendeak musikagilearen lana sakonago ezagutzeko modua izango duelako.
Tolosako Leidor antzokian, lehehengo sinfonia interpretatu aurreko entseguan eman digute beraien lanaren berri.