Kargatzen...
Itxi

Goiz Kronika

Zientzia Gosaria: Zientzian ere, harrotasuna aldarrikatzen

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduradunaren eskutik, Zientzia Gosaria. Gaur, zientzian LGTBIQ+ kolektiboak duen ikusgarritasunaz aritu gara Aitzol Garcia Etxarri fisikaria lagun.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Zientzia Gosaria" igande goizetan zientziaz blaitzeko tartea izan ohi dugu Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" saioan. Zientzia egiteko, ezinbestekoak dira, ordea, zientzialariak. Pertsonak, beren bizitzekin. Eta oraindik ere, LGTBIQ+ kolektiboko kide izatea gehiegitan ezkutatzen den ezaugarria den zientziaren munduan. Horri itzuli bat emateko asmoz sortu da Harrotasuna Zientzian ekimena, eta datorren asteazkenean, hilak 18, ikastetxeekin egingo duten jarduera aurkeztu digute gaur Zientzia Gosarian Idoia Mujika eta Aitzol Garcia Etxarrik. 

Zientzia behar bezala garatzeko, garrantzitsua delako zientzialariek diren bezala azalduta lan egitea . "Zientzia geroz eta anitzagoa, orduan baino hobea izango delako", esan digute Etxarri eta Mujikak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)