Elkarrizketa: Kelvion-en greba
"Bertako lan-karga ez suntsitzeko eskatzen diogu Alemaniako multinazionalari"
Igorreko Kelvion Thermal Solutions-eko 73 langileek greba mugagabeari ekingo diote gaur, enpresak ateak ixteko duen asmoaren aurrean. Urtzi Aurrekoetxea lan batzordeko kidea izan dugu Goiz Kronikan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Arratiako bailaran, "giroa bero" dagoela esan digu Igorreko Kelvion Thermal Solutionseko lan batzordeko LABeko ordezkariak, izan ere, enpresak 73 langile kale gorrian utzi ditzake. Alemaniako multinazionalari "lan-karga bertan uzteko" eskatzen diote, ez dezatela Poloniara edota beste plantetara bideratu. Asteazkenean dira zuzendaritzarekin batzartzekoak, eta "zain" daude "langileentzako zerbait konkretua" aurkezten duen edo ez ikusteko.
Euko Jaurlaritzarekin ere batzartzea aurreikusita dute, izan ere, Arratiako bailaran, azken urteetan izan den lanpostu suntsiketaren aurrean, uste dute "ez dela beste aldera begiratzeko unea", eta enpresa honen itxieraren aurrean, langileentzako irtenbidea bilatzen "inplikatzea" nahi lukete.