Itxi

TRAFIKO ISTRIPUAK

"Trafiko istripuak ekiditeko, hezkuntza eta kontzientziazioa ezinbestekoak dira"

XABIER URTEAGA

Trafiko istripuetako biktimak gogoratzeko egunean Stop Bide Indarkeria elkarteak gizarteari hausnarketarako deia egin dio

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Trafiko istripuetako biktimak gogoratzeko eguna da azaroko hirugarren igandea. Nazio Batuen Erakundeak  izendatu zuen duela 15 urte; aurten "Gogoratu, Babestu, Lagundu", goiburua aukeratu dute. Munduan, urtero, 1.200.000  pertsona hiltzen dira istripuen ondorioz

Euskadin sortu berria den Stop Bide Indarkeria elkarteko Edriga Aranburuk istripurik gerta ez dadin hausnarketarako eta kontzientziaziorako deia egin du. Ekidin daitezkeen istripuei aurre egitea da, besteak beste, elkartearen helburua. Horretarako, hezkuntza ezinbestekoa dela uste du Uxue Martinez hezitzaileak. Durangon ematen dizkie ikastaroak adinekoei, haurdun dauden emakumeei, eta ikasleei.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)