Kargatzen...
Itxi

Goiz Kronika

Zientzia Gosaria: Barrea hormonak dantzan jartzeko elementu izan liteke

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dilbugazio arduradunak "Zientzia Gosaria" eskaintzen digu igandero. Gaur, barreaz aritu gara, ikerketa ugariren ardatza baita.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Barrea, bizitza bete baterako beharrezko elementua dugu. Eureka zientzia museoan asteazkenean irekiko duten Forges-en erakusketa batek eman digu aitzakia barreaz hitz egiteko "Zientzia Gosarian". Barrea, normalean soziala izan ohi da, borondatez egin ohi dugun zerbait. Baina bada beste barre bat, kontrola ezina dena. Barre mota bakoitzak burmuinaren alde jakin bat kitzikatzen duela azaldu digu Idoia Mujikak, eta bigarrenak, kontrolaezinak, hormonak dantzan jartzen dizkigu. Horregatik sentitzen gara hain ondo barre algara kontrolaezin eta luze baten ondoren. Xehetasunak, audioan.

Audioak (1)