Kargatzen...
Itxi

Abenduak 20

Joxemiel Barandiaran: Euskal sustraien ikerlari handia

Bihar beteko dira 29 urte Joxemiel Barandiaran zendu zenetik. Etnografo eta antropologo handia gogoratzeko baliatu dugu efemeridearen tartea Jon Aizpurua bide lagun hartuta.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Joxe Miel Barandiaran 1889ko abenduaren 31an jaio zen Ataungo Perune-Zarre baserrian. Apaiz ikasketak Gasteizko seminarioan egin zituen. Ordenatu, teologian lizentziatu eta 23 urtean Gasteizko apaiztegiko irakasle izan zen. 1916an hasi zen etnografía eta antropología lanak egiten Aralarren. Hor hasi zen Barandiaranen ibili emankorra. Jon Aizpurua kazetariak Barandiaranen lana ikertu du Jexux Aizpurua anaiarekin batera argitaratutako liburuan. "Euskaldunon jatorriaz, zientziaren ikuspuntutik ikertu zuen Barandiaranek" esan digu. Trikuharriak, leizeak... ehunka aztertu zituen Barandiaranek. Gure aurrekoez dakigunaren zati handi bat zor diogun pertsona gogoratu dugu efemeridean.

Audioak (1)