Txertoa
Pilar Lekuona: "Txertoaren hotzaren katea mantendu behar da"
EITB MEDIA
Gipuzkoako Erizainen Elkarteko buruak uste du erizainak prest daudela txertaketa kanpainari ekiteko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Txertaketa kanpaina hasi bezperan, erizainek jaso dituzten irizpideez hitz egin digu Pilar Lekuona Gipuzkoako Erizainen Elkarteko buruak, Euskadi Irratiko Goiz Kronikan. Jaso duten ikastaroan covid-19ari aurre egiteko Pfizer-Biontech farmazeutikek sortu duten txertoaren logistika arazoei nola aurre egin ikasi dute. Besteak beste, materiala eraginkor nola mantendu, eta hotzaren kateari ondo nola eutsi.
Toki finko batean gordeko dituzte txertoaren dosiak izoztuta, eta urtze prozesua garraiatzen den bitartean egingo dela azaldu du erizainen buruak, sei orduren buruan. Hiru osasun langile arduratuko dira aldiro dosia jartzeaz.
Prozesuaren zailtasunek egutegi zehatz bat osatzera behartzen dituela dio Lekuonak, txertoa nork eta noiz jaso behar duen aurrez zehaztuta izanda. Herritar bakoitzak bi dosi hartu behar dituenez, egunero Madrila bideratuko da jaso dutenen erregistroa.