EFEMERIDEAK-ABENDUAK 27
Gaur 15 urte isildu zen Lurdes Iriondo Mujikaren ahotsa
68 urterekin hil zen Urnietan Lurdes Iriondo. Ez Dok Amairu sortzaileetako bat izan zen eta taldea bereizi zenean Zazpiribai proiektuan murgildu zen Xabier Lete eta Benito Lertxundirekin batera.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lurdes Iriondo 1937. urtean jaio zen Donostian, martxoaren 27an. Zazpi urte zituela joan zen familiarekin Urnietara bizitzera.
Gipuzkoako hiriburuan egin zituen opera eta kantu ikasketak, eta gitarra jotzen ere ikasi zuen. Laster egin zen ezaguna.
Ez Dok Amairu taldeko sortzaileetako bat, eta ondoren Zazpiribai ikuskizuneko kidea izan zen. Azken honetan Xabier Leterekin batera. 1967an lehen bi disko txikiak plazaratu zituen herriaren arazoei musika jarriz, tartean zentsurari. 1968an Xabier Leterekin ezkondu zen. 'Artezi' izeneko disko luzea eta Xabier Leterekin ateratako bilduma izan ziren grabatutako azken lanak.