Urtarrilak 10
Klaudio Otaegi: Luciano Bonaparte ikerlariari lotutako euskal idazlea
1890eko urtarrilaren 10ean hil zen Klaudio Otaegi gogoratu dugu efemeridean 131 urte geroago. Luciano Bonaparte ikerlariaren laguntzaile eta olerkaria izan zen, besteak beste.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Klaudio Otaegi Zegaman jaio zen eta 53 urte zituela, 1890eko urtarillaren 11an hil zen Hondarribian. Olerkaria eta itzultzailea, Beotibarko gudua olerkariaren egile da besteak beste Otaegi. Luciano Bonaparteren senitarteko izanik, euskalkien aztertzaile handiaren laguntzaile ere izan zen Otaegi. Joxe Juan Ugaldek ondu du efemeridea.