Itxi

Urtarrilak 17

Antonio Pildain: Kanaria handian apezpiku izan zen lezoar poliedrikoa

1890eko urtarilaren 17an jaio zen Antonio Pildain Zapiain Lezon. Doktrina atzerakoienaren defendatzailea, gizarte mailan beste neurri batzuk ere bultzatu zituen eta Lizarrako estatutua defendatu zuen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Erroman Teologia doktoradutza egin zuen Antonio Pildan Zapiainek. Bertan apaiztu eta Gasteizko apaiztegian irakasle izan zen. Bost katedra eskuratu zituen. Hizkuntzak ere bat baino gehiago: gaztelania, frantsesa, latina, grekera, hebreera eta italiera. Bigarren errepublikan diputatu izan zen Madrilgo gorteetan koalizio katoliko-foruzaletik, eta Lizarrako estatutuaren defentsa egin zuen, besteak besteak Hego Euskal Herriak izan zezan Vatikanoarekin zuzenean negoziatzeko aukera. Bere ibilbide nagusia ordea, Kanaria Handiko apezpiku gisa egin zuen 1936 eta 1966 artean. Dotrina katoliko atzerakoienaren defendatzaile izan zen, baina aldi berean, beste gizarte neurri batzuk ere sustatu zituen. Xehetasunak, Lander Zurutuza Lezoko historiagilearen eskutik jaso ditugu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)