Kargatzen...
Itxi

Goiz Kronika

Zientzia Gosaria: Brain, giza burmuina ulertzea helburu duen proiektu anbiziotsua

Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko komunikazio arduradunaren eskutik jaso dugu Zientzia Gosaria. Gaur, Brain proiektuaz eman dizkigu xehetasunak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

2014an Obamaren gobernuaren bultzadaz jarri zen abian Columbia unibertsitateko Rafael Yuste neurobiologoak gidatzen duen Brain proiektua, Donostia International Phisic Center ere barne den proiektua. Burmuinaren inguruan inoiz egin den proiektu zientifiko anbiziotsuena dela azaldu digu Amaia Arregik, Estatu Batuetako 500 laborategi ari dira  proiektuan lanean 15 urteko epera begira, eta antzeko ekimenen sorrera eragin du mundu mailan: Txina, Australia, Japon, Korea, Europar Batasuna, Kanada eta Israelen esaterako. Heburua, hitz gutxitan, esanda neuronen arteko harremanak aztertzea litzateke, gure burmuina ulertzera iristeko bidean ezinbesteko urratsa. Xehetasunak, Amaia Arregik.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)