ELKARRIZKETA
Esther Saavedra: "Susmoa dugu txertaketa irregular gehiago izan direla"
EITB MEDIA
Txertaketa kanpainaren arira ELA-Osakidetzako arduradunak adierazi du "Osakidetzako zentru guztietako ikerketa sakona" eskatu dutela, "hainbat tokitan" ez delako protokoloa "behar bezala bete".
Basurtuko eta Santa Marinako osasun zentruetan goi kargudunak txertatu izanak zalaparta eragin duen arren, ELA-Osakidetzak adierazi du susmoa dutela "osasun zentru gehiagotan ere" txertaketa-irizpideak eta protokoloa ez direla behar bezala bete". Gainera zehaztu du, "oso zaila" egiten ari zaiela "informazioa lortzea".
ELA-Osakidetzako Esther Saavedrak Euskadi Irratiko Goiz Kronikan adierazi du "ez zegoela ondo zehaztuta nola egin bhear zen txertaketa" eta ekipoak ere ez direla indartu. Protokoloen berri txertaketa martxan zela jaso dutela ere zehaztu du.
Martxoan pandemia lehertu zenean harrapaladan harrapatu bazituzten ere, hilabete askoren ostean "osasungintza publikoak indartu gabe" jarraitzen duela ere salatu dute. Ondorioz, langileen nekea nabaria dela adierazi du Euskadi Irratiko Goiz Kronikan, ELA Osakidetzako Esther Saavedrak. Hala nola langileek euren eskubideei uko eginez, txandak bizkoiztuz edota gain-karga nabarmenarekin. Neke psikologiko hori badagoela nabarmendu du.