Itxi

EFEMERIDEA

Yolanda Gonzalez: Ultraeskuindarrek eten zituzten neska borrokalariaren ametsak

EUSKADI IRRATIA

Yolanda Gonzalez bilbotarra 1980ko otsailaren batean bahitu, torturatu eta hil zuen Batallon Vasco Español taldeak. Militante komunistak 19 urte besterik ez zituen. Bihar beteko dira 41 urte.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Yolanda Gonzalez Bilbon, Deustun jaio zen 1961ean eta 19 urte bete berritan eten zituzten bere ametsak ultraeskuineko indar parapolizialek. Militante komunista zen, ikasle mugimenduetan arduradun postuak zituen Madrilen, bertan ikasten baitzuen. 1980ko otsailaren 1ean bere etxera bila joan zitzaizkion eta bahitu torturatu eta hil egin zuten.

Batallon Vasco Españolek aldarrikatu zuen hilketa. Epaiketan zigortu nagusi izan zen Emilio Hellin Fuerza Nuevako kideak 1987an ihes egin zuen espetxetik. 2013an jakin zen poizia ezberdinen instruktore gisa lanean ari zela. Gonzalez-en anaiarekin eta frankismoaren biktimen elkarteko bozeramaile Josu Ibargutxirekin hitz eginez landu du efemeridea Joxe Juan Ugalde lankideak. Biek azpimarratu dute zauriak irekita daudela oraindik.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)