Itxi

Manu Lezertua

"Enpresa pribatuen menpeko zerbitzu publikoetan esku hartu beharko luke Arartekoak”

Igotz Alkorta | EiTB Media

Manu Lezertua Euskadi Irratiko Goiz Kronikan izan da ararteko bigarren aldiz izendatu berritan. Bere albokoa lege ezagutzak dituen emakume euskalduna izango dela aurreratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Manu Lezertuak pozik hartu du Ararteko batek inoiz Eusko legebiltzarrean izan duen babes zabalenarekin berretsi izana bere postuan. Arartekoaren lan taldearen lan egiteko modua babestu dutela dio eta babes horrek independentziaz lan egitea ahalbidetuko diola. Julia Hernandezek ez du jarraituko arartekoaren alboko izaten eta datorren astean hainbat elkarrizketa izan ostean proposatuko dio Eusko Legebiltzarrari bere alboko berria lezertuak. “Emakumea, lege eta giza eskubideen alorrean ezagutzarekin eta euskalduna” izango dela aurreratu du.

Legealdiko erronkei begira, besteak beste, Arartekoaren legearen aldaketa jarri du mahai gainean. Hainbat puntutan orain baino ahalmen handiagoak nahiko lituzke, batetik, esan duenez, “arartekoak izan beharko lituzke bitartekaritza botereak herritar eta erakundeen artean”, eta bestetik, “enpresa pribatuek kudeatzen dituzten zerbitzu publikoetan, nagusietan behintzat, telefonía edo energiaren kasu, herritarren eskubideak eta zuzenbidea bete dela aztertzeko esku hartu beharko luke Aratekoak, gaur egun legeak ez digu eskumen hori ematen” azpimarratu du Lezertuak Euskadi Irratian.  

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)